Páginas

2016/01/08

Bergarako Errege Mintegia

     Bergarako Errege Mintegia Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 1776an sortu zuen, Real Seminario Patriótico Bascongado de Bergara izenarekin. Mintegia jesuiten ikastetxea izandako eraikuntzan kokatu zuten. Gaur egungo Plaza Nagusian kokatua dago, Jauregi etxearen eta Izagirre Moia jauregiaren artean, eta Bergarako udaletxearen aurrean, Bergarako Alde Zaharran.
 
     Hezkuntza eta ikerketa zientifikoaren esparruan ikastegi garrantzitsua izan zen Europa mailan. Frantzisko Xabier Munibe, Peñafloridako kondea, izan zuen zuzendari. Motibo hori zela medio, Munibe Bergaran bizitzen jarri zen. Mintegiko kimika-laborategian Elhuyar anaiek wolframioa bakartu zuten 1783an. Ilustrazioak Euskal Herrian izan zuen eraginaren erakusgarri garbia da, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin batera. San Martin Plazan erakusten duen fatxada XIX. mendearen erdialdekoa da. Gaur egun UNEDen eta Aranzadi ikastolaren egoitza da.
 
video
 
Bergarako Errege Mintegia
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario