Páginas

2010/09/29

Nafarroako Erresuma iruditan


Tutera 

VIII. mendetik XII. mendera Islamen menpe egon zan hiria, bai eta Erribera guztia ere. Banu Qasi edo "Ebroko muladiak" sendi indartsua izan zen bertan nagusi 1119an Nafarroako Erresumak hiria bereganatu zuen arte.

Erregeen jauregia, Lizarra - XII. mendea


Eunate, Muruzabal - XII. mendea


       Leireko monasterioa 

Monasterioko hainbat zati erromaniko goiztiarraren garaikoak dira. Adibidez, kripta oso garrantzitsua da, IX. mendean jada bere inguruko berriak baitzeuden. XVI. mendeanguztiz berreraiki zuten.

Orreaga

Kolejiata XIII. mendean sortu zuten, eta ordutik atalak gehitu izan dizkiote historian zehar. Kokagune estrategikoa eduki du Done Jakue Bidean

Gares 

Arga ibaiaren gaineko zubia: Zubi honek herriaren gaztelaniazko izenaren jatorria omen da. Bere bidetik Donejakue bidea doa Galiziarako bidean. Santxo Nagusia erregearen emaztearen aginduz eraiki omen zen XI. mendean.

Aralarko San Migel

Tenpluari buruz iritsi zaigun lehen aipamena XI. mendekoa da, baina bi mende lehenago toki berean beste tenplu bat bazen, karolingiar estilokoa. Erretaula du altxorrik preziatuena, Nafarroako kultura intereseko ondasun izendatua, Erdi Aroko europar esmaltegintzako maisulan gorenetakoa.

San pedro de la Rua, Lizarra

San Pedro de la Rua parrokia, herriko elizarik garrantzitsuena da, eta gaur egungo eraikina, ziurrenik, antzinako baseliza zaharren baten hondarren gainean eraiki zen Erdi Aroan. Gaur egungo eraikina, XII. mendearen amaieran eraikitzen hasi zen. Eraikineko gunerik zaharrena aurrealdea da, XIII. mendekoa, estilo erromaniko berantiarrekoa]]. 


Torres del Rio

Santo Sepulcro eliza, XII. mendeko eliza erromanikoa.

Xabierko gaztelua

Gaztelua X. mendekoa omen da. Gaztelua eta gertuko hiribildua Antso VII.a Nafarroakoak 1223 inguru lortuak ziren

Artaxona

Erdi Aroan, eraso barbaroei aurre egiteko sortutako Inguraketa edo Setioaren erakin multzoa da, gaur egungo Artaxoako monumenturik esanguratsuena. Erdi Aroan zehar petxa ordaintzen zuen jaurerria izan zen. 1193 eta 1208 urteen artean, Antso VII.a erregeak "bederatzigarrena" izenaz ezagutzen zen petxaren zenbatekoa 7.000 soldatetara murriztu zuen. Zerga hori urtean behin bakarrik ordaindu beharko zuten. Artaxoako setioa, herriak Goi Erdi Aroan bizi izandako oparotasunaren adierazle dira. Zoritxarrez, XIV. mendeko Izurrite Beltzak hildako eta kalte handiak eragin zituen Artaxoan. Biztanleria hamarren batera gutxitu zen.



1 comentario:

  1. Zorionak!. asko gustatu jat. Ez bajatzu inporta nire ikasleekaz erabiltzen dodan blogean esteka bat ipini dot, holan Tutera erreinuari buruz zeozer irakurtzeko eta ikusteko aukera eukiko dabe.(Begoñazpi Ikastola-Bilbao)
    www.2giza.blogspot.com

    ResponderEliminar