Páginas

2010/06/05

Nafarroako Erresumako kronologia

Nafarroako Erresumako kronologian erresuma horren historiako data garrantzitsuenak nabarmentzen dira.

778 Orreagako gudua

806-812 Iruñeko eskualdea frankoen menpe

824 Eneko Aritza Iruñeko buruzagi hautatu zuten

859 Bikingoek Gartzia Eneko I.a bahitu zuten

905 Antso Gartzia I.a Iruñeko erregea bihurtu zen, leinua aldatuz

925 Antso Gartzia II.arekin Aragoiko konderria batu zen

1000 Antso III.aren erregealdia hasi zen

1035 Antso III.a hilda, erresuma zatitu zen

1054 Gartzia III.a Atapuercako gudua galduta hil zen

1076 Antso IV.a hil zuten, eta Aragoiarekin bat egin zuen erresumak

1120 Tutera konkistatu zen

1134 Alfontso I.a hilda, Iruñeko eta Aragoiko erresumak bereizi ziren

1150 Antso VI.aren erregealdia hasi zen

     1161 Trebiño sortu zuen

     1164 Guardia sortu zuen

     1180 Donostia sortu zuen

     1181 Gasteiz eta Antoñana sortu zituen

     1182 Bernedo sortu zuen

     1191 Argantzun sortu zuen

1194 Antso VI.a hil zen eta Antso VII.aren erregealdia hasi

1196 Labraza sortu zuen

1200 Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea galdu zituen Nafarroak

1212 Navas de Tolosako gudua

1234 Antso VII.a hilda, leinua aldatu zen

1275 Joana I.a Filipe I.arekin ezkonduta, Frantziako erresumarekin batu zen Nafarroa

1276 Nabarreriako gerra

1328 Nafarroa Frantziatik bereizi zen

1423 Karlos III.ak Iruñea batu zuen

1451 Nafarroako Gerra Zibila hasi zen

1512 Gaztelak Nafarroa konkistatu zuen

1516 Nafarroa berreskuratzeko lehenengo saioa

1521 Nafarroa berreskuratzeko bigarren saioa

1530 Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia bereizi ziren

1589 Nafarroako Henrike III.a Frantziako errege bihurtu zen

1620 Nafarroako erresuma Frantziakoarekin bat egin zuen

1792 Nafarroako erresuma desagertu zen Frantzian

1839 Nafarroako erresuma desagertu zen Espainian

No hay comentarios:

Publicar un comentario