Páginas

2010/01/23

Trikuharriak



Trikuharriak harriz egindako egiturak dira: harritzar batek edo batzuk hormak osatzen dituzte eta beste batek edo batzuk zapaia; egitura hori harriz eta lurrez estaltzen zuten eta, arkeologoek deitzen dieten moduan, tumuluak osatzen zituzten.

Ezagutzen diren ondare-monumenturik zaharrenak dira trikuharriak. Zaharrenak VI. milurtekoaren erdialdekoak dira eta berrienak V. milurtekoaren lehen laurdenekoak. Neolitoko gizataldeek ehorzlekutzat erabilten zituzten. Trikuharririk gehienak Enkarterriko mendikateen tontorretan daude eta trikuharri-esparruak osatzen dituzte. Horrelakoak daude Karrantzan, Trutziozen, Artzentalesen, Sopuertan eta Galdamesen.

Megalitoen ikuspegi osatua emateko atondutako multzoetan bereiztuta dago erakusketea: noizkoak diren, egin ziren aurrerakuntza teknologikoak (leundutako harria, kobrearen metalurgia), trikuharrien egitura bera, ehorzlekutzat zelan erabilten ziren eta, azkenik, monolitorik garrantzitsuenen ikuspegia.


No hay comentarios:

Publicar un comentario