Páginas

2010/01/23

Monolitoak


Monolitoak edo menhirrak ebakidura desberdineko harri luzeak dira. Bertikalki lurrean sartuta egoten dira; batzuk, ordea, erori egin dira denboraren poderioz, eta gaur egun etzanda aurkitzen ditugu, zelaien gainean. Mairu-baratzeak baino berriagoak dira, eta ez dakite zer helburu zuten. Litekeena da gizakiak toki batetik bestera eramandako harriak izatea. Dena den, Luis del Barrio adituaren esanean, beharbada garai batean ingurune horietan gertatutako zerbait azpimarratzeko eta markatzeko erabilitako harriak dira, hala nola norbaiten heriotza gogorarazteko. Aitona-amonei galdetuz gero, berriz, harri horiek jentilek jaurtitakoak direla esango du batek baino gehiagok, haien gurasoei horrelako istorioak entzun dizkietelako. Kristauei erasotzeko erabiltzen omen zituzten harri horiek. Hori dela eta, jentilarri izenez ere ezagutzen dira.

Txoritokieta mendiaren Hego-Ekialdeko isurialdean, urmugan, gailurretik 200 m-ra dago. Zutik dagoen monolito honek lur gainean 1.95 m agertzen ditu eta bere batez besteko zabalera 0.95 metrokoa da. Bere HM aurpegian gurutz bat du grabatua. HE-ko alboan berriz 5 zm diametroko “O” bat. Gaur egun Astigarraga eta Errenteriako udal-muga da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario