Páginas

2010/01/23

Beroiak Araban



Herrixka lautadan dago, eta 40.000 m2 dauzka; gainera, herria babesten zuen hesia hiru aldetan gorde izan da. Indusketan lortutako datuak eta berreskuratutako materialak kontuan izanda, herriko eta berorren biztanleen bizitza eta bilakaera berreraiki daitezke sortu zenetik bertan behar utzi arte. Kristo aurreko lehenengo milurtekoan, fase batzuk bereizi ziren eraikuntza zein hiri egiturei esker, baita tresnei ere.
Maila zaharragoetako indusketan aurkitutako aztarnen arabera esan daiteke lehenengo asentamendua K. a. XIV.-XII. mendetakoa dela. Objektu batzuk aztertuta esan daiteke bertaratutakoen eta alde hori usu bizi ziren mundu megalitikoko erkidegoen arteko topaketa izan bazela (Brontze Aroaren erdia-azkena).
Harrezkero, K. a. IX.-VIII. mendeetan jende berria heldu zela antzeman da, Pirinioetatik landa, eta horri esker, biztanleria hazi zen. Etorri berrien tresnak, zeramikak batez ere, Europako erdialdekoekin aldera daitezke arazo barik. Izan ere, iturri klasikoetan aipatzen da jende horiek beroiak zirela, eta zeltar munduarekin lotzen dituen ezaugarri argi bat dago. (Burdin Aroaren antzina-erdia)
Herriaren azken bizi aldaketa handia K. a. V. mendearen erdialdean jazo zen, zeltiberiar eragina heltzean, eta gizartearen, ekonomiaren eta teknologiaren alderdi batzuk aldatu ziren Alderdiak alderdi, burdinaren teknika metalurgikoekin, zeramika teknikekin edo zereal nekazaritza estentsiboa ondo moldatzea azpimarra daitezke. (Burdin Aroaren azkena)


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada